XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegigile nekagaitza galdu zuen abuztuaren hogeita zazpian euskal kulturak, Plazido Mujika hiltzean.

Duela hirurogeita hamasei urte Urnietan jaioa, jesuita sartu zen.

Eta hortan, misiolari bokazioari ezin uko eta Ameriketara joan zen.

Han zegoela sartu zitzaion, haintzuzen, euskal hiztegigintzan sartzeko nahia, eta horretarako ez historiarik gabea.

Aritua zen lan hoietan, esperientziatik ez zitzaion falta, beraz.

1940.ean latin-gaztelaniazko hiztegi bat argitaratu zen, Plazido Mujikak egina, eta bi urte geroago greko-gaztelaniazko beste hiztegi batek jarraitu zion.

Horrela egin zuen gero " Euskara-Gaztelania " hiztegia.

Hitzen aberastasuna eta aberaskeria ez zituela nabaritzen, diote kritikoek, baina Plazidoren hiztegiek historia egin dute euskarazko lanetan aritu izan den edozeinen eskuetan.

Minbiziak ez zion utzi Ingrid Bergman-i hirurogeita zazpigarren urtetik aurrera bizirik pasatzen, urteok bete eta urrengo egunean eraman baitzuen heriotzaren mugan barna, abuztuaren hogeita zortzian.

Ingrid Bergman, eskandinabia aldeko usaiez beteriko izenak, ez zuen oihartzunik hartu Hoollybood-era etorriarte, bere jaiolurretan aktoregintzan saiatu izan bazen ere.

Eta zinemaren hiri unibertsalean ez zen denbora asko igaro Ingrid-ek bere izena entzunaraziarte.

Casablanca filmeak eman zion famabiderako pasaportea.

Horretan, Humphrey Bogart-ekin lanean, lortu zuen, bere freskura eta xinpletasuna aditzera ematea.

Arrunt kalifikatiboak bere ohizko keria atzizkia galdu eta tasunezkoa hartzen duela diote kritikoek Ingrid-en interpretazioetan.

Hil aurretik, halere, bere azken filmean Golda Meir interpretatzeko astia izan du, juxtu juxtu.